This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.
Kudeaketa Integraleko Politika
ISO 9001: Konpromisoa kalitatearekin gure prozesu eta zerbitzuetan.
Konpromisoa dugu gure proiektu eta zerbitzuekin, kalitateko eta etengabeko hobekuntzako estandarrei jarraikiz. Gure bezeroen esku jartzen dugu gure Kalitate Saila, beren proiektuen segimendu- eta kontrol-lanak egiteko eta, hala, beren behar, eskakizun eta asmoak betetzen direla ziurtatzeko.
ISO 14001: Konpromisoa gure inguruneko baliabideekin eta babesarekin.
Ingurumen-babesarekin dugu konpromisoa, Deusto Seidorren barruan ez ezik, gure pertsonala lekualdatutako tokiko bezeroekin ere, ezarritako ingurumeneko jardunbide egokiekin bat etorriz (hondakinen kontrola eta baliabideen aurrezpena).
ISO 20000: Konpromisoa erabiltzaileentzako arretarekin
Garantizamos una efectiva gestión e implementación de servicios de soporte a usuarios en los proyectos que así lo requieran ofreciendo un servicio cercano, profesional y resolutivo.
ISO 27001: Konpromisoa informazioaren segurtasunarekin eta konfidentzialtasunarekin
Informazioaren segurtasunerako eta konfidentzialtasunerako balioak ziurtatzea, bai barnean bai gure bezeroei, eta, horretarako, legezkotasuna betetzea eta sistemetarako hobekuntza-irtenbideak eskaintzea.
CMMI: Gure software-proiektuen kalitate-konpromisoa
Software proiektuen garapena CMMIaren ereduari jarraikiz egiten dela bermatzen dugu, Software Engineering Instituteren 2. heldutasun-mailan, Tecnaliak ziurtatuta.
Deusto Seidor emakume eta gizonen berdintasunarekin konprometitua
Deusto Seidork konpromisoa hartu du bere zerbitzura dagoen pertsonalarentzat Berdintasun Plana garatu eta ezartzeko; plan horren arabera, aldi baterako neurrien multzo antolatua izango dugu –neurri horiek egoera-diagnostikoa egin ondoren hartuko dira–, eta helburua izango da gure enpresan tratu-berdintasuna eta emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasuna sustatuko dituen giroa izatea.
Plan hori egiteko eta haren segimendua egiteko Planean Deusto Seidorreko pertsonal guztien parte-hartzea, informazioa eta kontsulta behar da, haien legezko ordezkarien bidez edo zuzenean Kalitate Sailak gaitutako mekanismoen bidez; bertako zuzendaria izango da planaren arduraduna. Gure Berdintasun Planak lortu nahi diren berdintasun-helburu zehatzak eta haiek lortzeko estrategiak eta praktikak ezartzen ditu, bai eta ezarritako helburuen segimendurako eta ebaluaziorako sistema eraginkorren ezarpena ere.
Berdintasun Plana enpresaren Plan Estrategikoan integratzen da eta, beraz, Zuzendaritzak konpromisoa hartzen du, bere aldetik, behar diren giza baliabide eta material guztietarako bide emateko, Planaren aplikazioa praktikoa eta eraginkorra izan dadin.
Sin: Enrike Rico San Vicente
Zuzendari kudeatzailea