Skip to main content
Qualis Esquema
qualis-i-logo

Helburua

Ekoizpen-kalitatearen auditoretzarako funtsezkoak diren arloak optimizatuko dituen gailu anitzeko sistema diseinatu eta ezartzea eta, hala, enpresari balio erantsia ematea, eta, horretarako, errealitate hobetuaren teknologiak erabiltzea (I-Reality) eta hizkuntza naturalaren bidez elkarreraginean jarduteko gizaki-makina interfazeak erabiltzea (HMI). Sistema horrek aukera emango du emaitzak modu partekatuan azter daitezen, denbora errealean, zenbait pertsonaren artean, kalitate-prozesuak optimizatzeko eta ekoizpen-prozesuetan euretan zuzenketa-ekintzak ezartzeko.

Modulu Teknikoak

  • Ekoizpen-kalitatearen auditoretzak konfiguratzeko modulua.
    Modulu honetatik, ekoizpen-kalitatearen auditoretzak kudeatu ahalko dira: ikuskatzen ari diren prozesuen arabera egingo diren auditoretza-motak kudeatzea; ebaluatuko diren irizpideak kudeatzea; auditoreari emango zaio laguntzarako dokumentazioa (modulu honek aukera emango du 2D eta 3D edukia kargatu eta kudeatzeko); auditore-motak eta -mailak; ebaluatuko diren produktu eta prozesuak kudeatzea; ebaluazioan jasotako datuak bildu, biltegiratu eta sailkatzea; auditoretzen historikoa: KPIen definizioa
  • i-Reality-ko modulua, ekoizpen-kalitatearen auditoretzak gauzatzeko.
    Modulu honen bidez, kalitateko auditoreek denbora errealeko laguntza-sistema eduki ahalko dute, errealitate mistoan eta objektuen irudikapen birtualetan oinarritzen dena. Sistemak auditoreak bete beharreko eginkizunetarako bide emango du eta, horretarako, informazio eta laguntza bisualak emango dizkio, eduki birtualarekin, ebaluazio-prozesuan gidatzeko; era berean, eduki birtual horren inguruan antzemandako gorabeherak erregistratu ahalko ditu. Soluzioa gailu mugikorren erabileraren bidez edo HMD (Head Mounted Display) bertsioan erabili ahalko da; bertan, gainera, auditoreak holograma birtualak erregistratu ahalko ditu eta, horretarako, objektuak antzemateko eta errealitate areagoturako teknikak erabili, objektu erreal horien inguruan antzemandako desadostasunak zehatzago adierazteko. Antzemandako desadostasun bakoitza ebazteko esleitzen diren teknikariak sistemara sartu ahalko dira markagailu birtual horiek erabili eta gorabehera ebazteko.
    Modulu honek, halaber, azpisistema bat izango du, eta hark aukera emango du enpresak dituen kalitateko beste sistema automatizatu batzuek sortutako informazioa integratzeko.
  • Hizkuntza naturalaren bidez elkarri eragiteko modulua (HMI).
    Modulu honen bidez, auditoreek sistemarekin elkarreraginean jardun ahalko dute, modu naturalean, ahotsaren bidez. Elkarreragina egoeren automata baten bidez kontrolatuko da; hark datuak sartzeko logika kudeatuko du, hura erraza, eraginkorra eta egituratua izan dadin. Elkarreraginaren inguruko moduluak aukera emango die auditoreei, auditoretza-eginkizunak betetzen dituzten bitartean ahots-oharrak biltegiratu eta, horrela, informazioa argibiderako oharren batekin osatzeaz gainera, ohar horiek denbora errealean transkribatzeko eta sisteman audio eta testu gisa biltegiratzeko. Transkripzio hori honako helburu hauetarako erabili ahalko da: (1) auditoretzei buruzko kalitate-inprimakien lehen bertsioak automatikoki sortzeko eta, hala, denbora eta kostuak aurrezteko; (2) auditoretza-prozesuei laguntzeko ohar gisa erabiltzeko; (3) dagoeneko egin diren eta etorkizunean kontsultatzeko dauden auditoretzak indexatzeko eta automatikoki berreskuratzeko informazio-iturri gisa, eta (4) zenbait alderdirekin zerikusia duen meta-informazioa sortzeko, besteak beste problema beraren inguruko gorabehera-kopurua, gorabehera-mota baten denbora aldetiko bilakaera, etab. Elkarreraginaren inguruko modulua gaztelaniaz eta ingelesez egingo dira, eta proiektuan aurreikusten diren gailuetarako egongo da erabilgarri, besteak beste: gailu mugikorrak edo HMD (Head Mounted Display).
  • Ekoizpen-kalitatearen auditoretzen emaitzen analisi aurreratua egiteko modulua.
    Modulu honetatik, kalitateko arduradunek eta enpresako kudeatzaileek sarbidea izango dute auditoretzetan eskuratutako emaitzetara eta kalitate-adierazleetara. Informazio hori ahalik eta argien eta zehatzen adierazteko, hura tokiko ingurune batean edo ingurune birtualean ikuskatu ahalko da, eta ingurune hori zenbait lekutako instalazioetako kalitate-arduradunen artean partekatu ahalko da. HMD (Head Mounted Display) gailuen erabileraren bidez, zenbait pertsona aldi berean sartu ahalko dira ingurune birtual horretara eta, hala, elkarrekin lan egin eta, ondorioz, erabakiak hartzeko eta gauzatu beharreko zuzenketa-ekintzak zehazteko bide eman.

Soluzioaren eskema

Hurrengo grafikoan, QUALIS-I-k oinarrian duen kalitate-prozesuen etengabeko hobekuntzaren zikloaren eskema ageri da.

qualis-i-esquema-01

Hurrengo eskemak grafikoki erakusten ditu proiektuaren moduluak.

qualis-i-esquema-02

Deusto SEIDORekin kontaktuan jarri zaitez