Skip to main content
App SmartU
SmartU Logo

Helburua

Proiektu honen helburu nagusia larrialdien funtzionamendua optimizatzen duen produktua sortzea da, arreta hobetuko duena, pazienteek itxaroten egon behar duten denbora murriztuko duena eta pilaketak saihestuko dituena.

Modulu Teknikoak

  • Informazioa batzeko modulua
    Modulu honen helburua prozesuen log-ak hartzea izango da, Historia Kliniko Elektronikotik. Historia Kliniko Elektronikoen barruan, informazioa gordetzen da, laguntza-prozesuaren Log gisa. Horiek pazientearen kodeari buruzko informazioa, laguntza-prozesu baten hasierari buruzkoa, prozesu hori zer timestamp-ean hasten den eta arreta eman dion pertsonaren kodeari buruzkoa jaso dute.
    Pazienteengandik jasotako informazioa eskuratzea, barruko posizionamenduaren bidez. Paziente bakoitzari gailu igorle bat emanez gero, larrialdi guztietan jarritako aingura-sistema baten bidez, zehaztasunez koka daitezke pertsona bakoitzak egiten dituen ibilbideak eta posizioa. Lokalizazio-datu horiek baliagarriak izan daitezke, bereziki, zentroko profesionalentzat, ibilbideak, pilaketak edo eraikineko zenbait aldetara egiten diren eta beharrezkoak ez diren sarbideak egiaztatzeko.
    Pazienteek betetako eta prozesu berezi bakoitzera egokitutako gogobetetasun-inkestetatik lortutako informazioa eskuratzea. Datu horiek adinaren, sexuaren, prozesuaren eta beste hainbat alderdiren arabera kategorizatuta egonik, informazio oso esanguratsua emango dute zerbitzua hobetzeko.
  • Informazioa prozesatzeari buruzko modulua.
    Modulu honek eragingo duen ezagutza sarrerako informazioaren araberakoa izango da; horretarako, prozesuen meatzaritzaren eredu analitikoen bidez, automatikoki eragingo du laguntza-prozesuen inguruko ezagutza. Ezagutza hori eskuratzean, zenbait eredu analitikoren bidez, informazioa ustiatuko da, eta prozesuak nola optimizatu, iragarpenak nola egin, anomaliak nola antzeman eta abar bilatuko dira.
  • Informazioa ustiatzeko modulua:
    Informazioa ustiatzeko kategoriaren barruan, bi bloke nagusi egongo dira, informazioaren hartzailearen arabera:
    • Lehena da paziente eta familiartekoekin elkarreraginean jarduteko modulua; horietarako, gailu mugikorretatik kontsumitzeko diseinatu den interfazea sortuko da, eta hark une oro emango du aukera prozesuaren informazioa jasotzeko, besteak beste, denbora estimatuak, prozesuaren barruko egoera, etab. Prozesua amaituta, gogobetetasuna neurtzeko inkesten modulua ere jasoko du, eta, bertan, kasu berezi bakoitzera egokitutako galderak izango dira, pazienteak izan duen prozesua aintzat hartuta. Datu horiek, gainera, kategorizatuta egongo dira; izan ere, pazientearen adinari, sexuari eta beste datu batzuei buruzko informazioa edukiko da
    • Bigarren informazio-modulua profesionalei zuzentzen zaiena da.Visual Analytic-en oinarritzen da modulu hau; bistaratze-paradigmen bidez –zeinak bereziki egokituta baitaude osasun-arloko domeinura–, profesional sanitarioei SmartU-k sortutako datu-kopuru handia intuitiboki, elkarreraginez eta berehala interpretatzeko bide emango diete.

Soluzioaren eskema

smartu-esquema

Deusto SEIDORekin kontaktuan jarri zaitez